Kiroldegia egun gehiagotan zabaltzeko aukera kontsultatuko die Kirol Patronatuak erabiltzaileek

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 14a

Herritarrek hedabideetan jarritako kexak medio, kiroldegiko instalazioak urtean zehar egun gehiagotan irekitzeko aukera mahai gainean jarriko du Zarauzko Kirol Patronatuak, jai egunak barne, egunik seinalatuenak alde batera utzita. Iban San Martin Kirol zinegotziak jakitera eman duenez, datozen asteetan ekonomikoki neurri horrek zenbat suposatuko lukeen kalkulatuko da gutxi gorabehera, eta emaitza abonatuei aurkeztuko zaie kiroldegiko instalazioetan, igoera onartzeko prest haietako zenbat egongo liratekeen jakite aldera. Halaber, nahi duten ekarpenak egin ahal izango dituzte, hobekuntzak, edo beren egutegia proposatuz, esaterako. arauztar batek batek baino gehiagok kexa azaldu du komunikabideetan, Gabonetan kiroldegia egun gehiegitan ixten dutela argudiatuta, inguruko herrietan ez bezala —Orio eta Zumaia aipatzen ziren—. Kiroldegiak honako egunetan itxi zituen ateak: 24, 25, 26, 31, 1, 2 eta 6an. 5ean, berriz, goizeko 6:15etatik 15:00etara egon zen zabalik. Zinegotziak azaldu duenez, bi arrazoigatik ixten da kiroldegia: “Alde batetik, gastuak murriztu beharra hartu behar da kontuan. Udalak egiten duen diru-ekarpena %19 jaitsi zen 2010ean. Bestetik, aintzat hartu behar da egun horietan erabiltzaile kopurua %70 txikiagoa dela, beraz, ixteko egokienak dira. Neurriak eskatzen ari zaizkigu zorpetzeari aurre egiteko, zentzu osoz, eta kudeatzaile gisa gure betebeharra da arduraz eta gardentasunez jokatzea”. San Martinen iritziz “onuragarria” da polikiroldegia gehiagotan zabaltzearen gaineko eztabaida, “igande arratsaldetan barne”, egunik seinalatuenak kenduta. [...]

ARITZBATALDE UDAL KIROLDEGIA

Herritarrek hedabideetan jarritako kexak medio, kiroldegiko instalazioak urtean zehar egun gehiagotan irekitzeko aukera mahai gainean jarriko du Zarauzko Kirol Patronatuak, jai egunak barne, egunik seinalatuenak alde batera utzita. Iban San Martin Kirol zinegotziak jakitera eman duenez, datozen asteetan ekonomikoki neurri horrek zenbat suposatuko lukeen kalkulatuko da gutxi gorabehera, eta emaitza abonatuei aurkeztuko zaie kiroldegiko instalazioetan, igoera onartzeko prest haietako zenbat egongo liratekeen jakite aldera. Halaber, nahi duten ekarpenak egin ahal izango dituzte, hobekuntzak, edo beren egutegia proposatuz, esaterako.

arauztar batek batek baino gehiagok kexa azaldu du komunikabideetan, Gabonetan kiroldegia egun gehiegitan ixten dutela argudiatuta, inguruko herrietan ez bezala —Orio eta Zumaia aipatzen ziren—. Kiroldegiak honako egunetan itxi zituen ateak: 24, 25, 26, 31, 1, 2 eta 6an. 5ean, berriz, goizeko 6:15etatik 15:00etara egon zen zabalik.

Zinegotziak azaldu duenez, bi arrazoigatik ixten da kiroldegia: “Alde batetik, gastuak murriztu beharra hartu behar da kontuan. Udalak egiten duen diru-ekarpena %19 jaitsi zen 2010ean. Bestetik, aintzat hartu behar da egun horietan erabiltzaile kopurua %70 txikiagoa dela, beraz, ixteko egokienak dira. Neurriak eskatzen ari zaizkigu zorpetzeari aurre egiteko, zentzu osoz, eta kudeatzaile gisa gure betebeharra da arduraz eta gardentasunez jokatzea”.

San Martinen iritziz “onuragarria” da polikiroldegia gehiagotan zabaltzearen gaineko eztabaida, “igande arratsaldetan barne”, egunik seinalatuenak kenduta. Datozen asteetan, erabiltzaileen eskura dokumentu bat jarriko da polikiroldegiko instalazioetan. Bertan, egun aurreikusten denaz gain, beste bi egutegi aurkeztuko dira, eta bakoitzarengatik kuotan zenbat gehiago ordaindu beharko luketen zehaztuko da. “Ezin dugu ahaztu abonatuek polikiroldegiko gastuen %80 ordaintzen dituztela soilik beren kuotekin, eta gainerakoa Udalak jartzen duela. Beraz, neurri batean edo bestean, ezinbestekoa izango litzateke igoera”.

Erabiltzaileek zein aukera hobesten duten adierazi, eta ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte, polikiroldegian bertan, idatziz, zein sanma@zarautz.org helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide