Egitarau betearekin datoz Urtetako sansebastianak

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 14a

Urtetako San Sebastian jaiak Ate joka dira Urtetako jaiak, sansebastianak. Eta auzoko Neska-Mutil ardoak gustu guztientzako moduko egitaraua antolatu dute urtarrilaren 20tik 30era arterako. Urtarrilak 20, Osteguna Sebastian Deunaren eguna Goizeko 10:30-tan: Meza Nagusia Ondoren, hamaiketakoa eta trikiti-salsa auzo elkartean JOSEBA AREIZAGA eta ANE AIZPURUA bikotearekin. Gaueko 10:30-etatik aurrera, erromeria ELUSTONDO ANAI-ARREBAK bikotearekin alaituta. Urtarrilak 21, Ostirala Sebastian Deunaren bigarrena Goizeko 11:00-tan: Hamaiketakoa auzo elkartean DJ KIKILI-k ipinitako euskal musikarekin. Gaueko 9-tan: Auzoko ezkonduentzat bertso-afaria AMETS ARZALLUS eta IKER ZUBELDIA bertsolariekin Jarraian, erromeria goizeko ordu txikiak arte IZER eta LUTXURDIO-rekin. Urtarrilak 22, larunbata Gaueko 11etatik aurrera, erromeria eta festa KUPELA taldearen eskutik. Urtarrilak 23, Igandea Goizeko 10:30ean: Meza Ondoren, auzo elkartean hamaiketakoa hartu eta gero, Herri Kirol jaialdia ARATZ ETA ERLANTZ trikitilariekin girotuta: 12:30 tan: IZETA II.a eta IZETA IV.a marka bila Euskadiko federakuntzaren ikuskapenpean. 125 kiliko harri kubikoari 100 altzaldi. Ondoren, bailarako gazteen, IZETA II.a eta IZETA IV.a harri-jasotzaileen eta MUGERZA eta ZUBIZARRETA aizkolarien arteko herri kirol jokoak izango dira. Goiza amaitzeko, Urtetako Neska-Mutil Ardoa eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko da Arratsaldean 18:30etatik aurrera, erromeria IZER eta ALABIER trikitilariekin alaituta. Urtarrilak 28, ostirala Gaueko 22:45ean: Bertsozale guztien gozagarri, HAMAIKA BERTUTE-rekin Bertso musikatuak. Bertsolariak: – Ainhoa Agirreazaldegi – [...]

Urtetako San Sebastian jaiak

Ate joka dira Urtetako jaiak, sansebastianak. Eta auzoko Neska-Mutil ardoak gustu guztientzako moduko egitaraua antolatu dute urtarrilaren 20tik 30era arterako.

Urtarrilak 20, Osteguna
Sebastian Deunaren eguna

Goizeko 10:30-tan: Meza Nagusia
Ondoren, hamaiketakoa eta trikiti-salsa auzo elkartean JOSEBA AREIZAGA eta ANE AIZPURUA bikotearekin.

Gaueko 10:30-etatik aurrera, erromeria ELUSTONDO ANAI-ARREBAK bikotearekin alaituta.

Urtarrilak 21, Ostirala
Sebastian Deunaren bigarrena

Goizeko 11:00-tan: Hamaiketakoa auzo elkartean DJ KIKILI-k ipinitako euskal musikarekin.

Gaueko 9-tan: Auzoko ezkonduentzat bertso-afaria AMETS ARZALLUS eta IKER ZUBELDIA bertsolariekin

Jarraian, erromeria goizeko ordu txikiak arte IZER eta LUTXURDIO-rekin.

Urtarrilak 22, larunbata

Gaueko 11etatik aurrera, erromeria eta festa KUPELA taldearen eskutik.

Urtarrilak 23, Igandea

Goizeko 10:30ean: Meza
Ondoren, auzo elkartean hamaiketakoa hartu eta gero, Herri Kirol jaialdia ARATZ ETA ERLANTZ trikitilariekin girotuta:

12:30 tan: IZETA II.a eta IZETA IV.a marka bila Euskadiko federakuntzaren ikuskapenpean.
125 kiliko harri kubikoari 100 altzaldi.

Ondoren, bailarako gazteen, IZETA II.a eta IZETA IV.a harri-jasotzaileen eta MUGERZA eta ZUBIZARRETA aizkolarien arteko herri kirol jokoak izango dira.

Goiza amaitzeko, Urtetako Neska-Mutil Ardoa eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko da

Arratsaldean 18:30etatik aurrera, erromeria IZER eta ALABIER trikitilariekin alaituta.

Urtarrilak 28, ostirala

Gaueko 22:45ean: Bertsozale guztien gozagarri, HAMAIKA BERTUTE-rekin Bertso musikatuak.

Bertsolariak: – Ainhoa Agirreazaldegi – Uxue Alberdi – Iñaki Gurrutxaga – Iñigo “Mantxi” / Gai jartzaile: Egoitz Aizpuru

Urtarrilak 29, larunbata

Arratsaldeko 4:00tatik aurrera, XI. Urtetako Mus Txapelketa Azkarra.

Urtarrilak 30, Igandea
Edadetuen Eguna

Goizeko 10:30-tan: Meza.
Meza amaieran, TXINPIRIN abesbatza eta MOLLARRI dantza taldeen ekitaldiak
Ondoren, hamaiketakoa auzo elkartean

Jarraian, 900 kiloko harriarekin 20 minutuko lanean erronka Urtetako Plazan.

- OLIDEN-en IDIA vs HELDU TALDEA (Orio)

Azkenik, bertako gazteek, auzoko edadetuei omenaldi-bazkaria eskainiko diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide