Kalitate Turistikoaren Konpromisoaren Ziurtagiria lortzeko deialdia

Getariako Hitza 2011ko urtarrilaren 13a

Getariako Turismo Bulegoak Jardunbide Egokien Eskuliburuaren programaren baitan, beste talde  bat osatzeko deialdia egin du Kalitate Turistikoaren Konpromisoaren Ziurtagiria lortzeko. Taldea otsailean hasiko da lanean eta bertan parte har dezakete esk...

Getariako turismo plana. Kalitatezko Turismoaren Konpromiso Ziurtagiria.Getariako Turismo Bulegoak Jardunbide Egokien Eskuliburuaren programaren baitan, beste talde  bat osatzeko deialdia egin du Kalitate Turistikoaren Konpromisoaren Ziurtagiria lortzeko. Taldea otsailean hasiko da lanean eta bertan parte har dezakete eskualdeko ( Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) turismo bulego, ostatu,jatetxe, denda eta  interpretazio zentroek.

Programan parte hartzeko, beharrezkoa da ikastaro batzuetara joatea eta hainbat baldintza betetzea, gero berritzen joan beharko direnak. Prozesua gainditzen duten establezimenduek Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoaren Ziurtagiria lortuko dute. “Deialdian parte hartzen duten enpresek behar duten laguntza guztia jasoko dute, pertsona bat izango delako beren zalantzak argitzeko eta beren beharrak asetzeko”, adierazi dute Turismo Bulegotik.

Parte hartu nahi dutenek edo zalantzaren bat duenak, Getariako  Turismo Bulegora jo besterik ez du, edo 943-14 09 57 telefonora deitu, otsailaren 4a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide