Azkoitixen Bai Euskarari! ekimenaren baitan, Rober Gutierrez Ziurtagiriaren lehendakariak eta Yolanda Larrañaga Azkoitiko Udaleko Hezkuntza eta Euskara zinegotziak herriko zortzi eragilei Bai Euskarari Ziurtagiria banatu diete. Aitortza egin zaienetatik sei eragile berriak dira; Belarra jatetxea, Ertz oinetakoak, Itziar arrandegia, Ostadar optika, Tilin Talan umeen arropa denda eta Yalai gozotegia dira horiek. Halaber, Aldako Kristaldegia eta Aranbarri drogeria Bidean mailatik Zerbitzua euskaraz mailara igo dira.
Gutierrrezek eta Larrañagak zoriondu egin dituzte eragile horiek guztiak, baina euskararen jarduna sektore sozio-ekonomikoak “erabateakoa” izatea nahi dute. Egun, Azkoitiko 47 entitatek dute ziurtagiria.
