Sahararen aldeko janari bilketa eta bideo emanaldia egingo dituzte bihar eta etzi

Onintza Lete Arrieta 2011ko urtarrilaren 13a

Sahararen aldeko ekimenak antolatu dituzte herrian biharko (urtarrilak 10, ostirala) eta etzirako (urtarrilak 11, larunbata). Wadna taldeak antolatuta, bideo emanaldia egingo dute bihar Kultur Etxeko areto nagusian, 22.00etan. El rumor de la arena film...

Sahararen aldeko ekimenak antolatu dituzte herrian biharko (urtarrilak 10, ostirala) eta etzirako (urtarrilak 11, larunbata). Wadna taldeak antolatuta, bideo emanaldia egingo dute bihar Kultur Etxeko areto nagusian, 22.00etan. El rumor de la arena filma ikusiko dute bertaratzen direnek. Larunbatean, berriz, janari bilketa egingo dute udaletxe azpian. 10:00etatik 20:00etara bitartean, herritarrek hainbat jaki eramanez laguntzeko aukera izango dute. Hondako gaiak eskatu dituzte antolatzaileek: arroza, azukrea, lekak, kontserbako atuna eta sardinak, eta konpresak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide