Aljerian errefuxiatuta bizi diren sahararren berri badugu, besteak beste, Darahli bezalako elkarteek egiten duten lanari esker. Baina hesiaren bestaldean, lurralde okupatuetan, Marokoren menpe bizi direnei buruz ezer gutxi dakigu. Abenduan antolatutako Lankidetza Astearen barruan Aaiundik etorritako bi sahararren testigantzak jaso ahal izan genituen. Hemen daukazue bihartik aurrera Baleike aldizkarian irakurri ahal izango duzuen erreportajearen aurrerapena.
