Mendiaz gozatzeko aukera bikaina eskaintzen du urtero Inda Mendi elkarteak. 2011rako ere eskaintza zabala eta erakargarria prestatu dute: egun erdiko txangoak, egun osoko irteerak, asteburupasak, hasi berrientzako ibilbide samurrak, ikastaroak... Mendian ibili nahi duenak ez du aitzakiarik. Hori bai, federatzea "oso garrantzitsua" dela gogorarazi nahi izan dute, "batez ere, edozein istripuren aurrean babestuta egoteko".