Azkoititik Senegalera joango dira Bizibidaien azken saioan

Ane Olaizola 2011ko urtarrilaren 12a

Bizibidaiak bidaia zikloei emango diote amaiera  Amaia Gurrutxagak, Ander Bastidak, Edurne Lazkanok, Josune Lazkanok, Julen Garatek eta Pedro Luengo Azpeitiko eta Azkoitiko seikoteak. Azkoititik Senegalera izenpean, Senegalen izandako esperientziaren ...

Bizibidaiak bidaia zikloei emango diote amaiera  Amaia Gurrutxagak, Ander Bastidak, Edurne Lazkanok, Josune Lazkanok, Julen Garatek eta Pedro Luengo Azpeitiko eta Azkoitiko seikoteak. Azkoititik Senegalera izenpean, Senegalen izandako esperientziaren berri emango dute datorren ostiralean, Elkargunean, 19:30ean.
Pasa den Aste Santuan, bi astez egon zen taldea herrialde horretan. Julen Garate ostiraleko hizlariak eta tertulietako antolatzaileak adierazi duenez, Dakar  hiriburua eta hegoaldeko probintziak ezagutu zituzten denpora horretan.
Taldeak irudien bidez uztartuko du saioa, eta bertako bizipenak azalduko dituzt.
Joan zen urteko azaroan ekin zioten Azkoitiko bizibidaiariek bidaia tertuliei. Azkenengo saioari “herriko kutsua” eman nahian, inguruko jendeak emango du hitzaldia.
Antolatzaileek “balorazio positiboa” egiten dute aurtengo edizioarekin. Jesus Torquemadak eman zion hasiera bidaien zikloari. Garatek adierazi du aurtengo ediziorako «beldu pixkat» zutela, baina jendeak “ondo erantzun” duela jakinarazi du; aurreko urteetan bidaien zikloak Kultur Etxean egin dituzte, baina aurten, lehenengo aldiz, Elkargunea izan dute topaleku.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide