Ezker abertzaleak euskara bultzatzeko «borondate falta» dagoela salatu du

Getariako Hitza 2011ko urtarrilaren 12a

Getariako ezker abertzaleko kide Karmele Iribarrek, Iker Azkuek eta Iñaki Mondragonek herrian ez dagoela «euskara bultzatzeko benetako borondaterik» salatu dute. Haien iritziz, Gabonetan herriko kultur etxean Udalak zintzilikatu duen eta Euskarak biltzen gaitu, euskarak batzen gaitu dioen pankarta bezalako «propaganda ekintzek» ezer gutxirako balio dutela nabarmendu dute: «Getariaren kasuan, esan bezala, propaganda hutsean besterik ez da geratzen». Jakinarazi dutenez, euskararen egoera normalizatzeko EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea izan behar du ardatz Udalak. Planaren helburua  herriko hainbat alorretan euskararen egoera aztertzea da; kalean, ostalaritzan, enpresa munduan, esaterako. Eta gabeziren bat aurkituz gero, berau hobetzea. Emaitza kezkagarriak EBPNren balorazioa egin du Udalak eta «emaitza kezkagarriak» izan dituela adierazi dute ezker abertzaleko ordezkariek: «Hainbat alorretan gabeziak izan du euskarak, batik bat Udal barruko funtzionamenduan. Zoritxarrez, aurreko Euskara teknikaria joan zenetik, planak ez du gehiago bultzada gehiagorik jaso, eta bere horretan jarraitzen dute bete gabeko helburuek». Era berean, 2010.urteko aurrekontuetan euskarari bideratutako diru kopurua gutxitu zutela azaldu dute, eta hori dela eta, egoera ez dela «ona» ondorioztatu dute: «Ondo apainduta egon arren, hutsik dagoen opari baten parekoa da Udalak darabilen euskara politika. Zoritxarrez, hori da kartel handienak estali ezin dezakeen errealitate tristea». Horren harira, ezker abertzaleak Udalari legealdi hasieran zuten bideari heltzeko eskatu [...]

Getariako ezker abertzaleko kide Karmele Iribarrek, Iker Azkuek eta Iñaki Mondragonek herrian ez dagoela «euskara bultzatzeko benetako borondaterik» salatu dute. Haien iritziz, Gabonetan herriko kultur etxean Udalak zintzilikatu duen eta Euskarak biltzen gaitu, euskarak batzen gaitu dioen pankarta bezalako «propaganda ekintzek» ezer gutxirako balio dutela nabarmendu dute: «Getariaren kasuan, esan bezala, propaganda hutsean besterik ez da geratzen».

Jakinarazi dutenez, euskararen egoera normalizatzeko EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea izan behar du ardatz Udalak. Planaren helburua  herriko hainbat alorretan euskararen egoera aztertzea da; kalean, ostalaritzan, enpresa munduan, esaterako. Eta gabeziren bat aurkituz gero, berau hobetzea.

Emaitza kezkagarriak
EBPNren balorazioa egin du Udalak eta «emaitza kezkagarriak» izan dituela adierazi dute ezker abertzaleko ordezkariek: «Hainbat alorretan gabeziak izan du euskarak, batik bat Udal barruko funtzionamenduan. Zoritxarrez, aurreko Euskara teknikaria joan zenetik, planak ez du gehiago bultzada gehiagorik jaso, eta bere horretan jarraitzen dute bete gabeko helburuek».

Era berean, 2010.urteko aurrekontuetan euskarari bideratutako diru kopurua gutxitu zutela azaldu dute, eta hori dela eta, egoera ez dela «ona» ondorioztatu dute: «Ondo apainduta egon arren, hutsik dagoen opari baten parekoa da Udalak darabilen euskara politika. Zoritxarrez, hori da kartel handienak estali ezin dezakeen errealitate tristea».

Horren harira, ezker abertzaleak Udalari legealdi hasieran zuten bideari heltzeko eskatu dio, jardun osorako Euskara teknikaria izatea EBPN bultzatzearren, euskarako aholku batzordea dinamizatzea eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera itzultzea, alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide