Grises Espainiako bi jaialditan izango da datozen hilabetetan

Ane Olaizola 2011ko urtarrilaren 12a

Zestoako Grises taldeak «jauzi handia» eman du bere ibilbidean, datozen hilabeteetan Espainiako bi jaialditan hartuko baitu parte; apirilean, Huescako Tremendo Pop jaialdian izango da, eta abuztuan, berriz, Burgosko Sonorama jaialdian eskainiko du ko...

Grises taldeak Garmendipen joan den uztailan eskainitako kontzertuaZestoako Grises taldeak «jauzi handia» eman du bere ibilbidean, datozen hilabeteetan Espainiako bi jaialditan hartuko baitu parte; apirilean, Huescako Tremendo Pop jaialdian izango da, eta abuztuan, berriz, Burgosko Sonorama jaialdian eskainiko du kontzertua. Amancay Gaztañaga taldeko kideak adierazi duenez, «oso gustura» jaso ditu taldeak bi eskaintzak: «Orain arte guk lotzen genituen kontzertu guztiak. Oraingo honetan, ordea, haiek etorri dira gugana. Oso gustura gaude eskaintzarekin».
Aurretik ibili izan da taldea inguruko jaialdietan kontzertuak ematen, baina honako kasua «berezia» dela diote, «horrenbesteko ohiartzuna» duten jaialdietan inoiz ez baitute parte hartu zestoarrek.
Horrez gain, taldeak oraintsu Daiquiri abestiaren bideoklipa egin du. «Bideo dibertigarria da, eta oso ondo plasmatzen du taldearen estiloa. 70eko hamarkadako indie-rock musikaren hasierako kutsua du». Gaztañagak adierazi duenez, egun kontzertuak prestatzen ari dira, eta apirilean disko berria ateratzea aurreikusten dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide