2011. urteari dagozkion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala zehaztu berri du Orioko Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta. Diru-sarrera publikoen ordainketa egiteko epeak ezarrita daude, hortaz.
Ordainketak egiteko bi modu izango dira: kreditu txartelarekin, ordainketa-pasabidearen bidez, udal bulegoetan; edota www.euskadi.net/nireordainketa web orrian.
- Ibilgailuen Gaineko Zerga: martxoaren 1etik apirilaren 30era.
- Zaborren Tasa; Ura eta Estolderia:
- Lehenengo hiruhilekoari dagokiona: martxoaren 21etik apirilaren 20ra.
- Bigarren hiruhilekoari dagokiona: ekainaren 20tik uztailaren 21era.
- Hirugarren hiruhilekoari dagokiona: irailaren 20tik urriaren 21era
- Laugarren hiruhilekoari dagokiona: 2011ko abenduaren 21etik 2012ko urtarrilaren 21era.
- Ondasun Higiezinen Zerga: maiatzaren 16tik ekainaren 30era.
- Jarduera Ekonomikoen Zerga: urriaren 1etik azaroaren 10ea
- Finken barruan ibilgailuak espaloietan zehar sartzea eta auto-taxien lizentzia urteko mantenua: urriaren 1etik azaroaren 10era.
- Etxe laguntza eta alokairuak: likidatutako bakoitzaren ondorengo hilaren 1etik aste bete.
- Udal erabilera publikoko lurrak okupatzea, mahai, mahaitxoak, aulkiak eta antzeko instalazioak erabiliz: urriaren 1etik azaroaren 10era.
- Azokako postuak:
- Lehenengo hiruhilekoa: otsailaren 11tik martxoaren 31ra.
- Bigarrengo hiruhilekoa: maiatzaren 12tik ekainaren 30era.
- Hirugarren hiruhilekoa: abuztuaren 11tik irailaren 30era.
- Laugarren hiruhilekoa: azaroaren 10etik abenduaren 31ra.