Alustiza Autobusak Orioko taldeak igoera faseko lehen garaipena lortu du

Karkara.eus 2011ko urt. 10a, 15:45

Hasieratik markagailuan aurretik joan ziren eta 55-45 izan zen emaitza bukaeran

Urtarrilaren

7an jokatu zuten Alustiza Autobusak Orioko

taldeko mutilek igoera faseko lehen partida Cafes Aitona A taldearen aurka. Talde hori aurreko fasean bigarren

mul...

Hasieratik markagailuan aurretik joan ziren eta 55-45 izan zen emaitza bukaeran

Urtarrilaren 7an jokatu zuten Alustiza Autobusak Orioko taldeko mutilek igoera faseko lehen partida Cafes Aitona A taldearen aurka. Talde hori aurreko fasean bigarren multzoko lider geratu zen, beraz, oriotarrentzat garrantzitsua zen oso fase hau garaipenarekin hastea.

Nahiz eta taldean baja ugari izan partidaren hasieratik markagailuan goitik joan ziren horiak. Fase honetan etxeko partidak irabazteak berebiziko garrantzia du, beraz, mailaz igotzeko ibilbidea ongi hasi dute, 55-45eko emaitzarekin.

Hurrengo partida,
Donibane Mendaur taldearen aurka jokatuko dute larunbatean, hilaren 15ean, 16:30ean Pasai Donibaneko Udal kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide