

Itxaso Urtiagak gaur eguerdian deklaratu du Madrilen astearte goizaldetik inkomunikatuta egon ondoren eta fiantzarik gabe askatu dute gaur 14:20 inguruan.Azken egunotan tratu txar psikologikoak jasan dituela deklaratu du epailearen aurrean. Iraitz Gesalaga Tximas, bestalde, Seyyseseko (Frantzia) espetxean sartu dute preso, goizean prokuradorearen aurrera eraman ostean. Astelehenean izango du euroagindu audientzia eta astelehenean aztertuko da bere abokatuek egingo duten askatasun eskaera ere. Gaur goizean jakinarazi diote euroagindu eskaera bat duela.Printzipioz Frantzian ez dago bere aurkako ekinbide juridikorik. Jarraipenerako gailua AAMk jakinarazi duenez, Gesalagak orain dela aste gutxi jarraipenerako eta kontrolerako gailu bat aurkitu zuen bere autoan, eta egun hauetan salaketa jartzekotan zen horregatik. “Beraz jakitun zen polizia atzetik zuela, baina hala ere bizitza publiko egiten jarraitu zuen, bere eguneroko lanean informatikari bezala, bere izenean alokatua zuen etxean biziz. Hainbat komunikabidek poliziak hilabeteotan Iraitzen bila zebilela zabaldu du, baina argi dago poliziak ondo kontrolatua zuela Iraitz, jarraipenerako gailu honek erakusten duen bezala”. Datorren astean, gailuaren inguruko argibide gehiago emango dituztela adierazi dute AAMko kideek . “Polizia ere jakitun zen Iraitzek gailua aurkitu zuela, kendu egin zuelako. Salaketa jartzekotan zen egunetan atxilotu zuten”. Atxiloketaren harira, Espainiako Gobernuak Donostian duen ordezkaritzan Itsaso Urtiagaren atxiloketa eta inkomunikazioa salatu, Urtiagak inkomunikatuta dagoen bitartean jaso dezaken tratuaren [...]
