Badakigu negu partean itsasoak jolas egiten duela hondarrarekin, gaur hemendik kendu, bihar handik ekarri, hondartzak egun batetik bestera erabat itxuraldatuz. Paisaiak ere aldakorrak direla gogorarazten digu. Itsasoak badaki Itzurungo hondar piloaren azpian gordetzen den haitza bat-batean biluzik uzten, baina gutxiagotan ikusi dugu egun hauetan gertatu dena: urte berriarekin edo, hondartza berri bat ekarri digu opari. Tira, gaur behintzat han ikusi dugu. Bihar, itsasoak esango du...
