Joseba eta Eneko Esnal gailendu dira VIII. Gazte eta Helduen Binakako Pilota Txapelketan. Oier Iribarren eta Beñat Etxaberen aurka jokatu zuten finaleko partida atzo, eta 22-12 emaitzarekin amaitu zuten norgehiagoka. Atzo eguerdian Sahatsaga kiroldegian jokatu zituzten Kopako eta Ligako finalak, eta kirol jarduerak jendea eta giro ona erakarri zituen frontoira. Ligako lehen bi sailkatuez gain, hirugarren eta laugarren postuak ere egun horretan erabaki zituzten. Berez Josu Alberdik eta Josu Iribarrek osatutako bikoteak hartu behar zuen parte, baina ez ziren agertu, eta Iñigo Olabarrik eta Jon Urrestik jokatu zuten haien ordez Mikel Garrastazu-Garikoitz Manterola bikotearen aurka. 22 eta 18 nagusitu ziren bigarrenak, azken orduko aurkarien kontra.
Kopari dagokionez, Juan Luis Urresti eta Erramun Arangurenek Jon Goenaga eta Ibon Etxeberria izan zituzten aurrean, eta 22-14 irabazi zuten Garrastazuk eta Manterolak.