Bota bertso bat! lehiaketaren baitan, 50 bertsotik gora jaso ditu Zumaiako Bertso Eskolak herriko tabernetan eta beste toki batzuetan jarritako kaxetan. Epaimahaikoen ustez, Inaxio Manterolak egindakoa izan da eta aipamena merezi izan duten bertsoak ere izan dira, bestalde, Mariaxun, Piru, Iñaki Goñi eta Itxaso Urkidirenak.
Talaia jatetxean atzo gauean egindako bertso afari jendetasuaren tartean eman zion saria Amets Arzallusek Inaxio Manterolari; bi lagunentzat afaria Talaipe jatetxean. Jarraian, Inaxio Manterolak bertsoa abestu zuen, jendearen laguntzarekin. Izan ere, bertso onena, aipamenak eta beste hainbat biltzen dituen koadernotxoa prestatu du Bertso Eskolak eta afalkideei banatu zitzaien. Kaxak egon diren tabernetan badaude ale batzuk eskura.
BERTSO IRABAZLEA
Doinua: Zeru altuan zegoen jaunak (Xabier Lete)
Gaur eguneko Euskal Herria
mundu globalaren PARTE
Itxurak, modak, ergelkeria
bihurtu zaizkigu KATE
bizi gerade gizalegetik
urruti eta APARTE
erantzuteko galdera zaila:
memokrazia NOIZ ARTE?