Musikaren inguruko film dokumentalak biltzen dituen Donostiako Dock Of The Bay jaialdiaren baitan, Delorean musika talde zarauztarraren Simple Graces. Delorean ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango da. Emanalldia g
aur arratsaldean izango da, 19:45ean, Antzoki Zaharrean; gaurko jardunaldia, dena dela, 17:30an hasiko da, The White Stripes taldearen inguruko filmarekin. Txesma Lasa donostiarrak zuzendu du Delorean taldearen dokumentala, eta bertan zarauztarrek iazko martxoan AEBetan eta Kanadan ibilitako 12.000 kilometroen eta eskainiriko 30 kontzertuen inguruko bizipenak jasotzen ditu. Delorean-ek berak sortu du dokumentalerako musika.Film luze bakoitzaren ondoren, Zarauzko bizilagun Iker Treviñok gidaturiko Orain saileko film labur bana emango dute.