Gazte eta Helduen Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar

Aritz Mutiozabal 2011ko urtarrilaren 8a

Getariako VIII. Gazte eta Helduen Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar goizean. Guztira, hiru partida jokatuko dira 11:00etatik aurrera, herriko frontoian; eguraldi txarra izanez gero, kiroldegian neurtuko dituzte indarrak pilota...

Getariako VIII. Gazte eta Helduen Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar goizean. Guztira, hiru partida jokatuko dira 11:00etatik aurrera, herriko frontoian; eguraldi txarra izanez gero, kiroldegian neurtuko dituzte indarrak pilotariek. Kopako finalean, Juan Luis Urresti – Erramun Aranguren Jon Goenaga – Ibon Etxeberriaren aurka lehiatuko dira. Ligako hirugarren eta laugarren posturako, Josu Alberdi – Josu Iribar eta Mikel Garrastazu – Garikoitz Manterola ariko dira aurrez aurre. Ligako finalean, azkenik, Oier Iribar – Beñat Etxabe bikotearen eta Joseba Esnal – Eneko Esnal anaien artean jokatuko dute txapela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide