Jaurlaritzak 1,4 milioi euro ordaindu dizkio Udalari Puntanoetan babestutako 137 etxebizitza eraiki ahal izateko, tartean alokairuzkoak

Baleike 2011ko urtarrilaren 5a

Udalak saldutako hiru partzela horietan babes ofizialeko 137 etxebizitza eraikiko ditu Jaurlaritzak, horietako 84 alokairuzkoak. Udalak, Zumaia Lantzenen bitartez, babestutako beste 148 etxebizitza eraikiko ditu bere esku gelditu diren beste hiru partz...

Udalak saldutako hiru partzela horietan babes ofizialeko 137 etxebizitza eraikiko ditu Jaurlaritzak, horietako 84 alokairuzkoak. Udalak, Zumaia Lantzenen bitartez, babestutako beste 148 etxebizitza eraikiko ditu bere esku gelditu diren beste hiru partzeletan. Dena ondo bidean, udaberri-uda aldera hasiko dira lanak, eta zozketa 2011ren amaiera aldera egin daitekeela aurreratu dute udal arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide