Haimar Arozena zarauztarra bere jaioterrira bidean da. Madrilerako hegazkin batean sartu dute 11:45ean, Frantziako epaitegi batek ezarritako zigorra bete ostean. Madrilera iristean aske utzi dute, eta Zarautzera bidaian da. Gaur 21:00ak aldera iritsiko da, eta herritarrek ongietorria egingo diote. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimendua kezkatuta agertu da egunotan, eta Espainiaratuz gero Arozena atxilotzeko “arriskua” aipatu du.