Arratsaldean iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Oriora eta umeek hauentzako prestatu dituzten eskutitzak jasotzen ari da Bizarzuri, Erregeen karteroa. Herrian barrena dabil eta ume asko gerturatu da berarengana Erregeei eskatu dizkieten opariak idatziz biltzen dituen gutuna ematera eta ordainetan eskukada bat gozoki jaso dute. Azken geldialdia plazan egingo dute Bizarzurik eta bere laguntzaileek 12:00etan. Ondoren, Errege jasotako gutunak emango dizkiete.
Meltxor, Gaspar eta Baltasarri ongi etorria egiteko kabalgata antolatu du Talaimendik. 17:00etan elizan dute hitzordua eta 18:00etan hasita kalez kale ibiliko dira danbor joleak, antortxadunak eta Erregeak ikustera gerturatzen direnak. Ibilbidea kiroldegian bukatuko dute.