Zurt tabernak III. Mus Txapelketa egingo dute bihar. 15:30ean hasiko da izen ematea tabernan bertan, eta ondoren mus txapelketarekin hasiko dira. Parte hartzen duen bikote bakoitzak hogeita hamar euro ordainduko ditu.
Sariei dagokionez, irabazleek 400 euro eta txapela jasoko dituzte. Bigarren egiten duten bikoteak 200 euro eramango ditu. Hirugarre bikoteak, berriz, Laja jatetxean afaria irabaziko dute, eta laugarrenek Isidro jatetxean.