Pagoeta Mendi Elkarteak goiz buelta antolatu du datorren iganderako. Zarauztik abiatuta, Pagoetako parkean barrena ibilaldia egingo dute, bertako edertasunaz gozatzearren. Hala, Irustatik, Laurgainetik eta Urdanetatik zehar ibiliko dira parte-hartzaileak, eta bertan dagoen elur-zuloa edo izoztegia bisitatuko dute. Jakinarazi dutenez, ibilaldi irekia izango da; ez da, beraz, aurrez izenik eman behar. Interesa duenak hilaren 9an 08:00tan Agouseko biribilgunera bertaratu beharko du.