Arranopola Kultur Elkarteak futbolin txapelketa antolatu du biharko. Jakinarazi dutenez, sari bikainak banatuko dituzte. Irabazleek, esaterako, lau lagunentzako afaria eskuratuko dute; txapeldunordeek, garagardo berezien sorta. Parte-hartzaile bakoitzak sei euro ordaindu beharko ditu Arranon 16:00etatik aurrera izena ematerakoan. Txapelketa 16:30etan hasiko da. Jarraian, dj Kepoik eta dj Tomaxek girotuko dute Errege egunaren bezpera.