2009ko ekainean Polizia Nazionalak bere etxean atxilotu eta orduz geroztik, Soto del Real eta Valdemoroko kartzeletan egon ondoren, urtarrilaren 19an epaituko dute Patxi Uranga oriotarra, Olatz Lasagabaster eta Ainara Vazquezekin batera. Madrilgo Audientzia Nazionalean izango da epaiketa, 10:00etan hasita. Erakunde armatuko kide izan eta lehergaiak edukitzea leporatzen zaio Urangari –baita bikote duen Lasagabasterri ere–. 18na urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Urangarentzat eta Lasagabasterrentzat.