Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oporrak pasa ondoren, hemen gera berriz ibilbideen berri emateko. Aurtengo lehena gainean degu, datorren igandean, hilak 9, hain zuzen. Hasteko Bizkai aldera, Lezamatik hasi, Ganguren mendia igo eta gero Artxandan bukatu, han funikularra hartu eta Bilb...
Oporrak pasa ondoren, hemen gera berriz ibilbideen berri emateko. Aurtengo lehena gainean degu, datorren igandean, hilak 9, hain zuzen. Hasteko Bizkai aldera, Lezamatik hasi, Ganguren mendia igo eta gero Artxandan bukatu, han funikularra hartu eta Bilbora jaitsiko gara, autobusa han egongo da eta. Ibilbide kuriosoa, oso erraza eta erosoa, eguraldia lagun badugu. Loiuko aireportua ikusten da eta Bilboko inguru guztia, oso polita. Izen ematea beti bezela goiko estankoan (943860357) larunbata baino lehen. Irteera goizeko 7,30ean autobus geltokitik eta prezioak 5€ helduentzat eta 3€ umeentzat.