Anaitasuna Tenis elkarteak antolatu duen XI. Udazkeneko Tenis Txapelketan Agustin Quintana nagusitu zaio Alejo Azkueri, 5/7, 6/3 eta 6/3 irabazi eta gero. Joan zen ostiralean, hilaren 30ean, jokatu zen finala Txerloiko tenis pistetan.
Bi ordu eta erdi iraun zituen finalak, eta lehenengo set-a Azkuek irabazi bazuen ere, ondorengo bietan Quintana gailendu zen, beraz, honek eraman zuen saria.
Bestalde, Anaitasuna Tenis elkarteak datorren apirilean ekingo dio Azkoitiko Openari. Txapelketa horretan, gizonezkoen, emakumezkoen, Gazteen, Gaztetxoen eta Binakakoen kategoriak lehiatuko dira.