2010a «lan estrategikoei bultzada» eman zaien urtea izan dela dio Urienek

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 3a

«Zarautzen obra estrategikoei bultzada itzela eman zaien urtea izan da 2010a» adierazi du Zarauzko alkate Jon Urienek. Haren hitzetan, aurrerapauso «garrantzitsu bat» eman da: «Garrantzi handikotzat jotzen ditudan proiektuetan egin dugun ahalegin bereziak bere emaitzak izan ditu, horietako asko gauzatu direlako edo laster batean gauzatu ahal izango direlako». Era berean, kasu batzuetan aurrerapauso hori «ez dela nabarmendu» gaineratu du alkateak, baina «lanak hasi ahal izateko ezinbestekoa da hainbat baldintza ukiezin betetzea eta hori pasa den urte horretan lortu da». Aurrera eraman diren proiektuen artean aipatu du Maria Etxetxiki Eguneko Zentro berria eta bertako babespeko eta gizarte larrialdietarako apartamentuak: «Bertako prestazioak eta eskainitako goi mailako arreta dagoeneko agerian geratu dira». Horretaz gain, urte amaieran bukatutako Gurmendiko urbanizazioak eta lurrazpiko garajeak hainbat «abantaila» ekarri duela gehitu du. Mollarriren birmoldaketari esker, esaterako, «herritarren gozamenerako irisgarritasun erraza duen gune naturala eratueta Zarauzko historiaren zati bat berreskuratu da». Ingurumenarekiko lotura 2010ean aisialdearekiko eta ingurumenarekiko Udalak duen konpromisoa bermatu dela dio Urienek. Horren adierazgarri da udan zehar itsas pasealekuan kokatu zuten Gure Olatu eraikin iraunkorra. Ingurumenarekiko errespetua bultzatzeaz gain, gizarte lana ere bermatu dela dio: «Hondartzako kontsigna zerbitzuak erantzun positiboa jaso du eta gizarte egoera ahuleko taldeen integrazioa bultzatzeko baliagarria izan da». Azaldu duenez, Gureak taldeak [...]

«Zarautzen obra estrategikoei bultzada itzela eman zaien urtea izan da 2010a» adierazi du Zarauzko alkate Jon Urienek. Haren hitzetan, aurrerapauso «garrantzitsu bat» eman da: «Garrantzi handikotzat jotzen ditudan proiektuetan egin dugun ahalegin bereziak bere emaitzak izan ditu, horietako asko gauzatu direlako edo laster batean gauzatu ahal izango direlako». Era berean, kasu batzuetan aurrerapauso hori «ez dela nabarmendu» gaineratu du alkateak, baina «lanak hasi ahal izateko ezinbestekoa da hainbat baldintza ukiezin betetzea eta hori pasa den urte horretan lortu da».
Aurrera eraman diren proiektuen artean aipatu du Maria Etxetxiki Eguneko Zentro berria eta bertako babespeko eta gizarte larrialdietarako apartamentuak: «Bertako prestazioak eta eskainitako goi mailako arreta dagoeneko agerian geratu dira». Horretaz gain, urte amaieran bukatutako Gurmendiko urbanizazioak eta lurrazpiko garajeak hainbat «abantaila» ekarri duela gehitu du. Mollarriren birmoldaketari esker, esaterako, «herritarren gozamenerako irisgarritasun erraza duen gune naturala eratueta Zarauzko historiaren zati bat berreskuratu da».
Ingurumenarekiko lotura
2010ean aisialdearekiko eta ingurumenarekiko Udalak duen konpromisoa bermatu dela dio Urienek. Horren adierazgarri da udan zehar itsas pasealekuan kokatu zuten Gure Olatu eraikin iraunkorra. Ingurumenarekiko errespetua bultzatzeaz gain, gizarte lana ere bermatu dela dio: «Hondartzako kontsigna zerbitzuak erantzun positiboa jaso du eta gizarte egoera ahuleko taldeen integrazioa bultzatzeko baliagarria izan da». Azaldu duenez, Gureak taldeak garatu du proiektua. Bestalde, Turismo Bulegoan zein Sanz Enea liburutegian adimen urritasuna duten pertsona bana lanean jardun direla gogoratu du.
Trafikoari eta komunikabideei dagokionez, «segurtasuna eta ordenazioa» sustatu direla azaldu du; izan ere, Maria Etxetxikiko bidegorria eratzeak udalerriko bidegorri sarea zabaltzen lagundu du, eta bizikleten erregistroa abiarazi denetik galdutako bizikletak berreskuratzeko «erraztasunak» izango dituzte herritarrek.
Halaber, Mitxelena auzoan TAO sistema ezartzea «neurri positiboa» izan dela gaineratu du: «Auzotarrek neurriak eskaintzen dituen emaitzak ikusita euren poza adierazi dute».
Udal zerbitzuen kalitateak ere hobera egin duela esan du Zarauzko alkateak: «Etxezabalaren inaugurazioa, Udal bulegoen berrantolaketa eta banaketa berria bertarako irisgarritasuna hobetzearren aurrerapausoa izan dira». Gainera, haurtzaindegi berria «itxaron zerrenda artatzeko epe motzera zerbitzua» eskaintzen hasiko dela adierazi du. Haurtzaindegia datorren udaberrian martxan izango da jada.
Etxebizitza eta kultura
Hirigintza arloan, Kortazarreko uribean 150 etxebizitza sozial eraikitzeko lanen kontratua esleitzeko lehiaketara onartutako 16 proposamenak aztertzen ari dira, eta behin betiko esleipena hilaren aaieran onartuko dutela aurreikusi du Urienek. «Hala obra datorren udaberrian martxan izango dugu» adierazi du.
Data berean jarriko dituzte martxanAldapetan egingo diren babes ofizialeko 60 etxebizitzak, urbanizazioa eta Vista Alegre auzoa herrigunearekin lotuko duen igogailua. Errotaberriko eta Iritako industria eta teknologia guneak «martxa onean doazela» gogoratu du.
Kulturari eta kirolari dagokionez, «mugarri garrantzitsuak» izan ditu joan den urtean. Horien artean aipatu ditu, San Miguel Pro Zarautz Munduko surf txapelketa, Zarauzko Triatloia, Zarauzko Ikurriña arraun proba, herrian 400 urte bete dituzten Frantziskotarrei eginiko omenaldia eta Barricada taldearen kontzertua, besteak beste.

Hartutako konpromisoak
«Dagoeneko antzeman ez badira ere», pasa den urtean hainbat negoziazio aurrera eramateko konpromisoa berretsi du Udalak: «Trenbidea gure herri parean lurperatzeko egitasmoan aurrera egiteko Euskal Gobernuak hartutako konpromisoa berretsi dugu, eta bertako proiektua eta trenbideko unitate berriak Eusko Jaurlaritzak irailean antolatutako erakusketan ezagutu ahal izan genituen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere azaldu du udalerriarekiko konpromisoa, eta hori dela eta, aurtengo aurrekontuetan Sahiesbideko lanen hasiera jaso da».
Era berean, «bakearen eta bizikidetzaren kultura gure herrian sendotzeko ere balio izan duela» dio. Hala ere, arlo horretan «oraindik lan asko» egin beharra dagoela gaineratu du Zarauzko alkateak. Horri lotuta, portuaren inguruan hilda agertu zen hiru urte inguruko neskatoa ekarri du gogora, eta baita abuztua amaieran izandako hogei eta hamar edukiontzien erreketa ere. «Horrelakorik gehiago ez gertazea espero dut» nabarmendu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide