Gose greban da Haimar Arozena

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 3a

Frantziak ezarritako zigorra betetzear de Haimar Arozena preso politiko zarauztarra, eta gose greban da, abenduaren 24tik. Hala jakinarazi du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, “kezka” agertuz.

Frantziako Poliziak 2007ko otsailaren 2an atx...

Frantziak ezarritako zigorra betetzear de Haimar Arozena preso politiko zarauztarra, eta gose greban da, abenduaren 24tik. Hala jakinarazi du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, “kezka” agertuz.

Frantziako Poliziak 2007ko otsailaren 2an atxilotu zuen Arozena. Epaileak jarritako zigorra etzi, urtarrilaren 5ean, beteko du. Baina Espainiara kanporatu dezaketelakoan, protestari ekin dio, “Euskal Herrian aske bizitzeko eskubidea” aldarrikatuz. Izan ere, Espainiaratuko balute, Espainiako Poliziak  atxilotu eta inkomunikatu lezakete. AAMk “tortura arriskua” aipatu eta “kezka” agertu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide