Alkateak berak joan den asteko plenoan azaldu zuenez, arraun elkarteak arazo ekonomikoak ditu eta hurrengo hiru urteetako dirulaguntzaren zati bat aurreratzea eskatu du. Horrela, 30.000 euro jasoko ditu orain eta hurrengo hiru urteetan 10.000 euro kenduko zaizkio urte bakoitzeko. Erabakia aho batez onartu zuten udal ordezkariek.