Misión Lipdub saioan izango gara Urtarrilak 3an, gaueko 22:15ean! Bozka gaitzazu!

Baleike 2010eko abenduaren 29a

Datorren astelehenean, urtarrilak 3, Zumaiako Darahli Elkartea, ETB2ko Misión Lipdub lehiaketan izango da. Elkarteko 20 kide inguru joango gara Abenduaren 19an grabatu genuen lipdub bideoarekin Saharar herriaren alde egitera. Gurekin batera, Gorka Otx...

Datorren astelehenean, urtarrilak 3, Zumaiako Darahli Elkartea, ETB2ko Misión Lipdub lehiaketan izango da. Elkarteko 20 kide inguru joango gara Abenduaren 19an grabatu genuen lipdub bideoarekin Saharar herriaren alde egitera. Gurekin batera, Gorka Otxoa (Goenkale,Vaya Semanita, Pagafantas, Saturday Night Live...) aktore donostiarra izango da. Jakingo duzuen bezela 300 zumaiar inguru elkartu ginen bideoa grabatzeko. Lehiaketako finalera pasa garen bost taldeon lipdubakak emititzen dituzten momentutik aurrera zabalduko dituzte telefono lineak. SMS mezu bitartez bozkatu beharko da eta SMS mezu gehien jasotzen dituen elkartea izango da 10.000€ak eramango dituena! Zuen laguntza behar dugu! Saharar herriak behar zaitu! Bozka ezazu saharar herriaren alde!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide