Gaur inauguratu ditu Udalak Txomin Agirre kaian, Moilaberriko zubian eta Mendaro Marinela kalean azken hilabeteetan egindako lanak –azken erremate batzuk falta diren arren–. Aurreko zubiak zituen irisgarritasun arazoak konpondu nahi izan dira, malda leunduz eta arranpa zabalagoak eginez. Zubiaz gain, Txomin Agirreko aparkalekuak, oinezkoen pasealekua eta bidegorria berrantolatu dira; Mendaro Marinela kalean bidegorria sortu da, Txomin Agirreko eta Gernika parkeko zatiei jarraipena emateko.
