Bernardo Ecenarro pinturak eta estaldurak egiten dituen enpresa Elgoibarretik Azkoitiko Egino Berri industrigunera mugituko da, lehen Hierros Eguino enpresa zegoen lekura, Guillermo Ecenarro enpresako gerenteak eta Azkoitia Lantzen sozietate publikoak hala sinatu baitzuten atzo.
Gune horretako obrekin datorren urteko udaran hastea aurreikusten dute. Hala, aurreikuspenak bete izanez gero 2013. urtean ekingo lioke bere jardunbide osoa herrian egiteari.
Azkoitira mugitzeko arrazoietako bat enpresak handitzeko asmoa duela izan da. Hala, industri guneko 27. sektoreko lehenengo partzelara joango da, eta guztira, 73.495,48 metro karratutako azalera izango du enpresak.
Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak adierazi duenez, herrirako “berri pozgarria” da honakoa: «Testuinguru ekonomiko honetan are eta esanguratsuagoa baita Bernardo Ecenarro bezalako enpresa sendoak etorkizunari begira izatea eta lehikortasunean aurrera egiteko prest, enplegua eta aberastasuna sortuz. Dudarik gabe, apustu handia da eta horrek erakusten du herri honek duen ekintzaile izaera zer nolakoa den».
Alkatearen arabera, industriarako pinturak egiten dituen enpresak, hasiera batean orain arteko langileak mantenduko ditu, baina etorkizunera begira lanpostuak sortuko ditu. «Enpresaren hazkundea datorren einean, langile berriak sartzen joango da enpresa».
Lanak hasi daitezen, ordea, lehendabizi Eusko Jaurlaritzak partzelaren ingurumen egokitzapenerako onarpena eman beharko dio enpresari. Izan ere, jada itxita dagoen Hierros Eguino altzairu-fabrikaren hauts zabortegia garbitu behar da ezer baino lehen.Alkateak aurreikusten du Jaurlaritzak eguberri inguruan baimenduko duela.
«Lau urteko prozesu gogor baten ondorio» izan da herenegun sinatu zuten hitzarmena, aste honetan Azkoitia Lantzeneko Adimistrazio Kontseiluak aho batez hala onartu eta gero.
Ladilloa lerro bat gehienez.