Abenduaren 27an zabalduko dituzten Gurmendi aparkalekuaren ateak. Aldez aurretik garaje plaza erosi dutenek datorren astelehenetik aurrera bertara sartzeko aukera izango dute, beraz.
Jakinarazi dutenez, zenbait garaje plaza libre daude, eta interesa dutenek erosteko aukera dute oraindik. Horretarako, Zarautz-Lur erakundearen egoitzara bertaratu beharko dute herritarrek,e ta salerosketa kontratua sinatu bezain laster emango zaizkie garajeko giltzak.
165 plaza
Gurmendiko aparkalekuak guztira 165 plaza ditu. Plaza bakoitzak 21.200 euroko kostua izango du, zergak barne, eta 60 urterako jabetza izango dute eskatzaileek.