Atzo saritu zituzten Gabonetako erakusleiho ederrenak, Etxezabalan egindako ekitaldian. Lehenengo saria Ciclos Eizagirre bizikleta dendako jabeek eraman zuten. Bigarren saria, berriz, bikoitza izan zen, eta Ormabide eta Menoska dendek jaso zuten. Bestalde, Transit eta Ibaita dendei aipamen berezia egin zitzaien.
