Gabonetan murgilduta gauden honetan, Olentzero herrira jaitsiko da. Hala ostiralean bertan Santuiturri plazan izango da, eta auzotarrek bere etorrerarako egitarau betea antolatu dute. 11:00ak aldera eskulanak egingo dituzte bertako haurrek, eta Olentzerorentzat gutunak prestatuko dituzte. Era berean, txistorrada egingo dute.
Arratsalde partean antzerki saioa izango da, Ttinbili-Ttanbala taldearen eskutik. 17:00etan hasiko da antzezlana. Emanaldia amaitu ostean, Olentzeroren etorrera ospatuko dute auzotarrek.