Lizardik bihar agurtuko du 2010.urtea

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 22a

Lizardi Institutuak bihar agurtuko du 2010 urtea. Horretarako egitarau bete-betea antolatu dute, “Euskaraz jai, euskaraz jolas” lelopean. Aurten, I. Lizardi Raid-a antolatu dute aisialdiko batxilergoko ikasleek eta Gorputz Hezkuntzako sail...

Lizardi Institutuak bihar agurtuko du 2010 urtea. Horretarako egitarau bete-betea antolatu dute, “Euskaraz jai, euskaraz jolas” lelopean. Aurten, I. Lizardi Raid-a antolatu dute aisialdiko batxilergoko ikasleek eta Gorputz Hezkuntzako sailak. Abenturazko lasterketa honek Laurgain inguruan izango du hasiera, basoan zehar 4 kilometro korrika egin ondoren, bizikletak hartu eta institutuko eraikin berrira helduko dira. Bertan, patinak jantzi eta bidegorrian zehar Orokietaraino joan-etorria egingo dute, eta eskolan azken froga izango dute. Irabazleek “sari galanta” jasoko dute.

Era berean, DBHko ikasleak sokatiran, xakean eta musean arituko dira, trikitiak girotuta. Behin lasterketa amaitzen dutenean, Funki eta Hip-hop dantza erakusteka eskainiko dute batxilergoko ikasleek.
Bestalde, ikasleen eta irakasleen arteko bertso erronka saioa eta DBHko hirugarren mailako ikasleen musika emanaldia ere izango dira bihar.
Ondoren, futbol partida jokatuko dute ikasleek eta irakasleek. Eguna borobiltzeko Intro taldeak, Asa taldeak eta David bakarlariak kontzertuak eskainiko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide