'Flysch Algorri Mendata', denboran bidaiatzeko liburua

Baleike 2010eko abenduaren 22a

Deba eta Zumaia arteko kosta lerroak gordetzen duen ondarea jaso nahi izan dute Javier Carballok eta Asier Hilariok Flysch Algorri Mendata liburuan. Paisaia ikusgarriaz eta balio geologikoaz gain, itsasoko eta lehorreko bizidunen berri eman nahi...

Deba eta Zumaia arteko kosta lerroak gordetzen duen ondarea jaso nahi izan dute Javier Carballok eta Asier Hilariok Flysch Algorri Mendata liburuan. Paisaia ikusgarriaz eta balio geologikoaz gain, itsasoko eta lehorreko bizidunen berri eman nahi izan dute, Inaxio Manterola biologoa, Aitor Leiza naturzalea eta Javier Elorza botanikazalearen laguntzarekin. Eta bertako biztanleek ingurunearekin izan duten harremana, ohiturak eta usadioak ere bildu dituzte. Edukiak errazago ulertzen laguntzen duten argazki ederrez jositako liburu zaindua da. Liburudendetan eskura daiteke, 30 euroan. flysch Algorri Mendata liburuaren aurkezpena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide