Aurten ere, azken urtetan egin ohi duten bezala, usadio eta ohitura zaharrak berritu eta sustatu nahirik Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose Ikastetxeko haur, ikasle, guraso, langile eta irakasleak elkarrekin kalez kale kantari ibiliko dira Olentzerorekin batera abenduaren 24ean. Eguerdiko 12:30ean Institutu pareko plazoletatik abiatuko dira eta herrian kantari ibili ondoren. 14:00etan Kofradi Plazan amaituko dute. Herritar guztiok gonbidaturik zaudete ekintza honetan parte hartzera eta anima itzazue zuen seme=alabak ere. Baserritar jantzita etortzea eskatzen dute hiru ikastetxeetako zuzendaritza taldekoek.