Pasa den igandea, Zarauzko Udalak eta Emaus taldeak antolatuta,
Bigarren Eskuko Azoka egjn zuten Merkatu plazako behe eta lehenengo solairuan, 09:00etatik 14:30etara. Kontsumo arduratsua bultzatze aldera, herritarrek erabiltzen ez dituzten arropak eta osagarriak jarri zituzten salgai. Jende ugari bildu zen, batez ere, bazkal aurreko orduetan. Hala, ikasle ugarik hartu zuten parte azokan, ikasketa amaierako bidaia prestatze aldera, irabaziak ateratzearren.
