Zurekin elkartea ezagutzera emateko bi ekimen antolatu dituzte

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko abenduaren 21a

Zurekin Zarauzko Ostalarien elkarteak bi ekimen antolatu ditu . Taldeko kide Igor Azpitartek jakinarazi duenez, «sortu berri den elkartea da Zurekin, eta pixkanaka-pixkanaka martxa hartzen ari da». Ildo horretatik, elkartea ezagutzera emate alder...

Zurekin Zarauzko Ostalarien elkarteak bi ekimen antolatu ditu . Taldeko kide Igor Azpitartek jakinarazi duenez, «sortu berri den elkartea da Zurekin, eta pixkanaka-pixkanaka martxa hartzen ari da». Ildo horretatik, elkartea ezagutzera emate aldera, «ekimen handiak» antolatuko dituzte aurrerantzean.
Hori hala, Gabonetako jaiei begira zozketa antolatu dute. «Elkarteko kide bakoitzak bere ekarpena egin du, eta hala hiru produktu-sorta bete-bete prestatu ditugu geure bezeroen artean banatzeko» adierazi du Maria Garrastazuk. «Sorta bakoitzean gosariak, mokadutxoak eta ardo botilak banatuko dira, besteak beste» adierazi du Azpitartek.
Bezeroei kontsumizio bakoitzaren truke txartel bana banatuko diete ostalariek, eta hilaren 31ean egingo dute zozka, San Silbestre lasterketaren baitan. «Lasterketa amaitu ostean emango ditugu jakitera saridunen izenak» zehaztu du Garrastazuk.
Zarauzko Ikurriña
Bestalde, Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketa antolatu dute. Urtarrilaren 13tik apirila bitartean jokatuko dituzte partidak ostegunero 20:45etatik aurrera, herriko tabernetan. Parte hartzeko Zurekin elkarteko kideen establezimenduetara jo beharko dute herrritarrek izena ematera, urtarrilaren 10a baino lehen, eta 30 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak.«Sari ugari banatuko ditugu» jakinarazi du Pascu Expositok. Lehenengo sailkatzen den bikoteak, esaterako, 6.000 euro jasoko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide