Igande goizean grabatu zuten ETB2ko Misión libdup saiorako bideoklipa. Bost taldek hartu dute parte lehiaketan, tartean Zumaiako Darahlik, eta 10.000 euroko saria dago jokoan. Darahlik saharar herriari laguntzeko erabiliko luke dirua. Saioa urtarrilaren 3an emango dute, eta sms bidezko bozketak erabakiko du irabazlea. Jon Urbietak kontatu digu igande goizeko lanak nola joan ziren.