Herritarren hatz markak bilduko ditu Azkoitia-Gernika herri Ekimenak

Ane Olaizola 2010eko abenduaren 21a

Azkoitia-Gernika herri ekimenak herritarren atxikimendua lortzeko asmoz, egitasmo “sinboliko” berria jarriko du martxan hilaren 23an, eta  “ahalik eta hatz marka gehien” bilduko dituzte, «herritar guztiek ere akordioari babesa...

Azkoitia-Gernika herri ekimenak herritarren atxikimendua lortzeko asmoz, egitasmo “sinboliko” berria jarriko du martxan hilaren 23an, eta  “ahalik eta hatz marka gehien” bilduko dituzte, «herritar guztiek ere akordioari babesa emateko aukera izan dezaten».
Azkoitia-Gernika akordioa “herri oroari eragiten dion” gaia dela adierazi dute arduradunek. Horregatik, guztien parte-hartzea bultzatu nahi dute. Hori hala, ostegun arratsaldean Azkoitiko Maxi Eroskin elkartuko dira, eta hilaren 30ean, berriz, Kontzejupean egongo dira arratsaldean zehar.
Euskal Herriko 28 alderdik eta eragile politiko, sozial eta sindikalek sortu zuten Gernikan Bake Bidean akordioa, «gatazka eta indarkeria, bake bide eta aterabide demokratikoetara eramateko oinarriak» jasotzen ditu agiri horrek. Joan zen hilean, berriz, herrian ordezkaritza duten akordioa sinatzaileetako sei eragilek sortu zuten herri ekimena; Azkoitiko Eusko Alkartasunak, ezker abertzaleak, LAB sindikatuak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etxerat-ek eta Gazte Independentistak taldeak, hain zuzen ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide