Imanol Aleson mendizaleak jaso du herriko kirolari onenaren saria. Ia boto erdiak berak jaso ditu, eta Ruben Almendro triatloiak eraman ditu bigarren boto gehien. Alesonek, Ehunmilak probetan irabazle izan zen, 25 ordutan egin baitzuen lasterketa. Horrez gain, Aitzgorriko maratoia bost ordutan egin du.
