Ehunka lagunek salatu dute ‘Labi’ eta ‘Zaporra’-ren kontrako epaia

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 18a

Ehunka lagun elkartu dira zazpietan Foruen Plazan Aritz Labiano Labi-ren eta Haritz Gartxotenea Zaporra-ren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako epaia salatzeko, eta bi zarauztarrei elkartasuna agertzeko. Manifestazio jendetsua iza...

IMG_5864 IMG_5865 IMG_5867 IMG_5870 IMG_5871 IMG_5874 IMG_5876

Ehunka lagun elkartu dira zazpietan Foruen Plazan Aritz Labiano Labi-ren eta Haritz Gartxotenea Zaporra-ren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako epaia salatzeko, eta bi zarauztarrei elkartasuna agertzeko. Manifestazio jendetsua izan da, ttuntturroez lagunduta. Protestari ekin aurretik, Idoia Etxeberria oriotarrak, Euskal Herriko txapeldunak, ongien dakien eran erakutsi diete babesa: harria jasotzen.

Haritz Gartxotenea Zaporra (Zarautz, 1977) eta Aritz Labiano Labi (Zarautz, 1976) Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu berri ditu eta urtebeteko kartzela zigorra eta sei urteko inhabilitazioa ezarri die bakoitzari. Orain kasua Auzitegi Gorenean dago ebatzi zain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide