Elan-Euskadik kontainer bete material bidaliko du Kubara

Getariako Hitza 2010eko abenduaren 18a

Elan-Euskadikoei ez zaie kaxa bat bera ere gehiago sartu trailerreko kontainerrean. Kartoizko 629 kaxa, guztira. Eta barruan ume kotxeak, jostailuak, gurpildun aulkiak, koltxoiak, ordenagailuak, arropa, oinetakoak eta eskolako materiala, besteak beste,...

Elan-Euskadikoei ez zaie kaxa bat bera ere gehiago sartu trailerreko kontainerrean. Kartoizko 629 kaxa, guztira. Eta barruan ume kotxeak, jostailuak, gurpildun aulkiak, koltxoiak, ordenagailuak, arropa, oinetakoak eta eskolako materiala, besteak beste, Zarauzko ikastetxe, denda, saltoki handi eta herritarrek emandakoak. Materiala gaur bertan helduko da Bilbora, kamioiz, eta handik Habanarako bidea hartuko du, itsasontziz.

Badira hamahiru urte elkarteak Kubara laguntza bidaltzen duena, Gabonak inguruan. Habana hiriburutik 30 kilometrora dagoen Guanabaco herriko bizilagunentzat eta inguruko auzotarrentzat da materiala aurten. Minas Barreras Herri Kontseiluak, Uneac Artisten eta Idazleen Batasunak, Zine Kluben federazioak, Hilos Mágicos eskolak, Santa Susana zaharren egoitza eta Kultura Ministerioak jasoko dute, zehazki. Hala jakinarazi du elkarteko kide Joan Mari Arangurenek.Euskal Herria-Kuba elkartasuna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide