A-8 autobidean Zarautz eta Irun arteko trafiko fluxuaren berri emango du Ibilnet-ek

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 17a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Aurrera ekimenaren baitan Ibilnet proiektua abiatuko dute 2011n. Egitasmo berriak A-8 autobideko Zarautz eta Irun arteko trafiko fluxuaren berri emango du. Horretarako 2011ko urtarriletik aurrera A-8 autobidea erab...

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Aurrera ekimenaren baitan Ibilnet proiektua abiatuko dute 2011n. Egitasmo berriak A-8 autobideko Zarautz eta Irun arteko trafiko fluxuaren berri emango du. Horretarako 2011ko urtarriletik aurrera A-8 autobidea erabiltzen duten hailbat ibilgailuri sentsore bana jarriko zaie eta horiek gidariei autobidean Zarautz eta Irun artean dagoen trafiko fluxuaren berri emango diete. Sentsore bakoitza euro bat kostatuko zaio erabiltzaile bakoitzari, baina sentsorea izateagatik %10eko deskontua izango dute gidariek autobidean. Horretaz gain, autobidean zehar informazio zutabe batzuk jarriko ditu foru aldundiak eta bertan erabiltzaileek trafikoaren egoeraren berri jasotzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide