Maria Etxetxiki eguneko zentroa inauguratu dute gaur

Zarauzko Hitza 2010ko abe. 17a, 13:26

Gaur eguerdian herriko adinekoen beharrei kalitatezko erantzuna emate aldera Maria Etxetxiki eguneko zentroa inauguratu dute Zarautzen. Iraugurazio ekitaldian parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Etxanizek, Zarauzko alkate Jon Urienek, Zarauzko Udaleko Gizarte Ongizate zinegotzi Kontxi Fuentesek, Hirigintza zinegotzi Joxe Mari Agirrek eta Maria Etxetxiki eguneko zentruko zuzendari Antonio Rufok. Etxanizek aurkezpen ekitaldian azaldu duenez, “Maria Etxetxiki eguneko zentroa aurrera pauso garrantzitsua da adinekoei eskaintzen zaien laguntza hobetzeko”. eta aurrikuspenen arabera, Zarauzko Udalak dituen biztanleriaren zahartze mailaren estimazioak kontutan hartuta, Maria Etxetxiki zentroak “eskaera osoari erantzungo dio”. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Zarauzko Udaleko ordezkariez gain, inaugurazio ekitaldian parte hartu du Imanol Urbieta musikagileak zuzentzen duen adinekoen Udaberri Abesbatzak ere; abesbatzako kideek kantatuz inauguratu dute eguneko zentro berria. Inaugurazio ekitaldia Eguneko zentroak 50 lagun hartuko ditu eta orain arte Udaberri eraikinean izaten ziren adinekoak eraikin berrian izango dira hemendik aurrera. Horretaz gain, 2011tik aurrera, orain arte leku faltagatik inguruko herrietako eguneko zentroetara joan behar izaten zuten zarauztarrak ere bertara joango dira. Horretaz gain, babestutako 45 etxebizitza ditu zentroak hiru solairutan banatuta. Maria Etxetxikiko arduradunek azaldu dutenez,  aurreikuspenen arabera 2011n babestutako 15 etxebizitza jarriko dituzte martxan eta ondorengo urtetan gainontzekoak irekiko dituzte. Babestutako etxebizitza horiek adineko pertsona autonomoek modu [...]

Gaur eguerdian herriko adinekoen beharrei kalitatezko erantzuna emate aldera Maria Etxetxiki eguneko zentroa inauguratu dute Zarautzen. Iraugurazio ekitaldian parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Etxanizek, Zarauzko alkate Jon Urienek, Zarauzko Udaleko Gizarte Ongizate zinegotzi Kontxi Fuentesek, Hirigintza zinegotzi Joxe Mari Agirrek eta Maria Etxetxiki eguneko zentruko zuzendari Antonio Rufok. Etxanizek aurkezpen ekitaldian azaldu duenez, “Maria Etxetxiki eguneko zentroa aurrera pauso garrantzitsua da adinekoei eskaintzen zaien laguntza hobetzeko”. eta aurrikuspenen arabera, Zarauzko Udalak dituen biztanleriaren zahartze mailaren estimazioak kontutan hartuta, Maria Etxetxiki zentroak “eskaera osoari erantzungo dio”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Zarauzko Udaleko ordezkariez gain, inaugurazio ekitaldian parte hartu du Imanol Urbieta musikagileak zuzentzen duen adinekoen Udaberri Abesbatzak ere; abesbatzako kideek kantatuz inauguratu dute eguneko zentro berria.

Inaugurazio ekitaldia
Eguneko zentroak 50 lagun hartuko ditu eta orain arte Udaberri eraikinean izaten ziren adinekoak eraikin berrian izango dira hemendik aurrera. Horretaz gain, 2011tik aurrera, orain arte leku faltagatik inguruko herrietako eguneko zentroetara joan behar izaten zuten zarauztarrak ere bertara joango dira.

Horretaz gain, babestutako 45 etxebizitza ditu zentroak hiru solairutan banatuta. Maria Etxetxikiko arduradunek azaldu dutenez,  aurreikuspenen arabera 2011n babestutako 15 etxebizitza jarriko dituzte martxan eta ondorengo urtetan gainontzekoak irekiko dituzte. Babestutako etxebizitza horiek adineko pertsona autonomoek modu independentean bizi ahal izateko baliabideak izango dituzte eta bertan bizi diren pertsonek talde tekniko baten tutoretza eta jarraipena izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide