Datorren abenduaren 24tik urtarrilaren 5era, goizez irekiko ditu ateak Xakapon ludotekak, arratsaldez beharrean.
Hala, 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik ludoteka Gabonetako oporraldiak iraun bitartean. Urtarrilaren 7an ez da zabalduko.
Aipatu egunetan, ludotekako bazkide ez diren umeei ere emango zaie bertara joateko aukera, beti ere goiz batez, ludotekako jarduna ezagutu dezaten eta gainerako haurrekin batera jolastu eta gozatu dezaten.
Urtarrilaren10etik aurrera, arratsaldeko ordutegira buletatuko dira ludotekako hezitzaileak eta haurrak.
Urtarriletik maiatzera bitartean haurra ludotekara eraman nahi duten gurasoek, 50€ko matrikula ordaindu beharko dutela ekarri dute gogora Udaleko Euskara Zerbitzutik.
Matrikula-orria ludotekan bertan eskura daiteke.