Joxe Mendizabal, Zestoako alkatetzarako EAJko hautagai berria

Olatz Prat 2010eko abenduaren 17a

Gipuzkoako EAJk antolatuta herriz herri egiten ari diren ‘Batu Gaitezen’ herri-ekimenaren ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Zestoan, Kultur Etxean. Ekitaldi honen baitan, Zestoako alkatetzarako EAJren hautagai berria aurkeztu zuten, Joxe Mendizabal, 55 urteko arroarra. Mendizabalek adierazi zuenez, duela hilabete gutxi batzuk proposatu zioten hauteskundeetara aurkezteko eta hasieran “shock-a” izan zen arren, denbora hartu eta hausnartu ondoren aurrera egitea erabaki zuen. “Lana egiteko gogoa eta ilusioa” duela dio Mendizabalek, berak bere aldetik eman dezakeena “lana eta umiltasuna” direla aitortzen du gainera, “asko daukat gai honetaz ikasteko”, politika betidanik gustatu izan bazaio ere, ez baita inoiz zuzenean politikan jardun. Hauteskundeetara begira “herriko elkarte, enpresa, baserritar eta eragile guztiekin harremanetan jarri, haien beharrak entzun eta horien araberako programatxoa ateratzea” du helburu Mendizabalek eta Zestoako EAJk. “Batu gaitezen eskatu nahi diet guztiei, herri honi merezi duen bultzada emateko” zioen atzoko ekitaldian. Inguruko herriekiko inbidiak albo batera utzi behar direla zioen, “geuk ere badugu potentziala eta aukerak herri sendo eta ederra izateko, Zestoak ere noizpait igo beharko du lehen mailara”. Joxe Mendizabalekin batera, ekitaldian izan ziren eskualdeko gainerako EAJko hautagai berriak, Mikel Zubizarreta Azkoitiko hautagaia, Montse Arana Zumaiako hautagaia eta Jexux Larrañaga Azpeitiko hautagaia. Erabakitzeko eskubidearen alde Gipuzkoako EAJk abian jarritako ekimena da Batu Gaitezen [...]

Zubizarreta, Arana, Mendizabal eta Larrañaga, Urola Kostako EAJko hautagai berriakGipuzkoako EAJk antolatuta herriz herri egiten ari diren ‘Batu Gaitezen’ herri-ekimenaren ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Zestoan, Kultur Etxean. Ekitaldi honen baitan, Zestoako alkatetzarako EAJren hautagai berria aurkeztu zuten, Joxe Mendizabal, 55 urteko arroarra.

Mendizabalek adierazi zuenez, duela hilabete gutxi batzuk proposatu zioten hauteskundeetara aurkezteko eta hasieran “shock-a” izan zen arren, denbora hartu eta hausnartu ondoren aurrera egitea erabaki zuen. “Lana egiteko gogoa eta ilusioa” duela dio Mendizabalek, berak bere aldetik eman dezakeena “lana eta umiltasuna” direla aitortzen du gainera, “asko daukat gai honetaz ikasteko”, politika betidanik gustatu izan bazaio ere, ez baita inoiz zuzenean politikan jardun.

Hauteskundeetara begira “herriko elkarte, enpresa, baserritar eta eragile guztiekin harremanetan jarri, haien beharrak entzun eta horien araberako programatxoa ateratzea” du helburu Mendizabalek eta Zestoako EAJk. “Batu gaitezen eskatu nahi diet guztiei, herri honi merezi duen bultzada emateko” zioen atzoko ekitaldian. Inguruko herriekiko inbidiak albo batera utzi behar direla zioen, “geuk ere badugu potentziala eta aukerak herri sendo eta ederra izateko, Zestoak ere noizpait igo beharko du lehen mailara”.

Joxe Mendizabalekin batera, ekitaldian izan ziren eskualdeko gainerako EAJko hautagai berriak, Mikel Zubizarreta Azkoitiko hautagaia, Montse Arana Zumaiako hautagaia eta Jexux Larrañaga Azpeitiko hautagaia.

Erabakitzeko eskubidearen alde

Gipuzkoako EAJk abian jarritako ekimena da Batu Gaitezen ekimena. Honekin, abertzaleen arteko batasuna, eta bakea lortu eta euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea bultzatu nahi da, giza eskubideak oinarritzat hartuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide